Seleccionar Página
GAZTE UP // 2026

ETORKIZUNA HEMEN ERAIKITZEN

Gazte Up Ekitaldia

Pasadan ostiralean, otsailaren 27an, Gazte Up ekitaldian parte hartzeko aukera izan genuen. Ekitaldi honek gazteoi lan munduari buruzko orientazioa ematea eta gure aukerak ezagutaraztea zuen helburu.

Hainbat hizlari egon ziren beren esperientziak partekatzen, baina saioak gure lurraldean daukagun potentzialari buruz hausnartzera bultzatu gintuen batez ere.

Euskal Herrian Lan Egiteko Gonbitea

Hitzaldi guztien mezu nagusia argia izan zen: gure talentua eta gure proiektuak hemen garatzeko aukera daukagula. Etorkizuna Euskal Herrian eraikitzea ez da aukera bat soilik, gonbite erreal bat baizik.

Oso interesgarria iruditu zitzaidan curriculumen inguruan hitz egin zuten hiru emakumeen azalpena. CV bat hobetzeko gakoak eman zizkiguten, gure profila enpresentzat erakargarriagoa egiteko.

Ekintzaile gazte baten esperientziak erakutsi zigun ekintzailetza bide bideragarria dela. Gazte Up-ek nire etorkizunari buruz gehiago hausnartzera eta lan mundua beste ikuspegi batetik ikustera eraman nau.